Back Krimenaren paisaia + Filmin aurrestreinaldia: Laëtitia

Krimenaren paisaia + Filmin aurrestreinaldia: Laëtitia

IKUSI

 

Crossover telesailen kulturari eskainitako jaialdia da eta hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere publiko zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako gonbidatu nabarmenen eskutik.

Edukiaren deskribapena: Genero poliziakoa eta suspentsea beti egon dira serieekin lotuta, eta azken urteetan, badirudi aldaera bat izan dela: bista ederreko krimenak. Hain bitxia den genero horri buruz eta salmentazerrendetan arrakasta handia duten eleberri beltzekin dituen antzekotasunei buruz hitz egingo dute eztabaida-mahai honetara gonbidatutako idazleek.

Mahai-inguruaren ostean, eta FILMIN-en eskutik, Laëtitia telesailaren lehen bi kapituluen estreinaldia gozatzeko aukera izango dugu. Seriea Ivan Jablonkaren izen bereko true crime-aren maisulanean dago oinarritua.

Partehartzaileak: Noelia Lorenzo Pino, Ibon Martín y Mikel Santiago. Moderatzailea: Ruth Pérez de Anucita

Antolatzailea: Koldo Mitxelena Kulturunea 

Kolaboratzailea: KulturFactory

Grabaketa: Quartan