Atzealdea Telesailen buruz-burukoa: Friends vs. Sexo en Nueva York

Telesailen buruz-burukoa: Friends vs. Sexo en Nueva York

ENTZUN

 

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da eta hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere publiko zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako gonbidatu nabarmenen eskutik. 

Edukiaren deskribapena: Lehia baino gehiago, punta-puntako norgehiagoka bat da; telesailen Urrezko Aroko bi fikzio nagusiei buruz hitz egiten ari baikara (The Sopranos ahaztu gabe). Ia aldi berean eman ziren (biek 2004. urtean amaitu ziren) eta hasieratik fenomeno global   bihurtu ziren belaunaldi oso batentzat, pantaila txikiko klasiko izatera iritsi arte. Nahiz eta bi telesail desberdin izan, biek partekatzen dute zerbait, etxe orratzen hiriaz gain: zaleek sutsuki defendatzen dituzte eta borroka horrek oso garbi utziko du. Central Perk-eko taldearen jarraitzaileen eta Carrie Bradshaw eta bere lagunen zaleen artean talka epikoa espero da.

Parte-hartzaileak: Paula Hergar, Alberto Nahum, Alberto Rey, Marina Such eta Maitena Salinas (moderatzailea) 

Antolatzailea: Koldo Mitxelena Kulturunea 

Kolaboratzailea: KulturFactory

Grabaketa: Quartan