Back 10 urte galduta: Lost-en urteurrena

10 urte galduta: Lost-en urteurrena

ENTZUN

 

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da eta hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere publiko zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako gonbidatu nabarmenen eskutik. 

Edukiaren deskribapena: Lost-en hamargarren urteurrenadela eta mahai-ingurua. Espazioan eta denboran galdutako uharte tropikal bati buruzko telesaila, non hartz polarrak bizi ziren eta ke beltz bitxia zegoen. Uharte horretan, Oceanic Airlineseko 815 hegazkin mitikoak istripua izanzuen eta bizirik atera ziren bidaiariek misterioz eta gertaera ikaragarriz betetako abentura hasi zuten. Lost telesaila telebistaren eta interneten arteko harremanean mugarri bat izan da, bai kapituluen deskarga masiboagatik, bai foro eta sare sozialetan izan zuen oihartzun handiagatik. Mundu osoko milioika ikusle (eta internauta) erori ziren telesail horren sareetan, erabat liluratuta narratibarekin, pertsonaiekin eta intrigazko tramekin.

Parte-hartzaileak: Alberto Nahum, Alberto Rey, Marina Such eta  Harri X. Fernández (moderatzailea)

Antolatzailea: Koldo Mitxelena Kulturunea 

Kolaboratzailea: KulturFactory

Grabaketa: Quartan