Ibaia

ENTZUN

 

Edukiaren deskribapena: Jarraian, Uxue Alberdiren fabula entzun dezakezu.

Playboy arkitekturaren lema hartu –Gizon bat aldatu nahi baduzu, aldatu haren apartamentua– eta herriaren eskalara eraman zuten. Kaleak, etxeak, plazak, leihoak moldatu zituzten, espazioa antzaldatu portaerak eraldatzeko. Gorputz fabrika gisa ulertu zuten herria. Elkarri enbazu egitearen garrantziaz jabetu ziren. Ingurua izendatzen ikasi zuten. Ordea, ez zuten denek jasan herri feministaren utopia: laster hasi zen gizon-ihesa, ospa egin ez zutenak Troiako auzunean gotortu ziren... Luz eta Izaro arkitektuak zaharrak dira orain, hiltzeko prestatzen ari dira iraganaren memoria gordetzen duen zingiran.

Gaiak: genero-ikuspegia, hirigintza, eraldaketa, Usurbil, Txirikorda, belaunaldiartekotza, etxebizitza komunitarioa.

Autoreak: 

Idazlea: Uxue Alberdi.

Irakurlea: Marta Mas

Grabazioa eta soinu edizioa: Eñaut Elorrieta

Proiektuaren linka: https://borradoresdelfuturo.net/fabula/ibaia/?lang=eu

Data: 2021.06.19

 

Data

2021/06/19

Partaideak

Uxue Alberdi

Lotutako edukiak