Back Igor Estankona

Igor Estankona

IKUSI

 

KOLDO MITXELENA Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. 

Parte-hartzaileak: Igor Estankona, Aritz Gorrotxategi, Maitane Arretxe (eskusoinua).

Biografiak:

Igor Estankona (Artea, Bizkaia, 1977). Igor Estankonak poesia landu du nagusiki gaur arte. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Oso gazte hasi zen idazten, eta ‘Arratiako Zantzoa’ literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du –Euskaldunon Egunkaria, Euskadi Irratia, Gara, Deia, Argia...– euskal literatura kritika eginez eta kulturaren arloko artikuluak argitaratuz.1998an, Anemometroa, bere lehen poema liburua, argitaratu zuen. Lau urte geroago, 2002an, bigarren poema liburua duena, Tundra. 2004ko Irun Hiria Poesia saria Igor Estankonak irabazi zuen, Ehiza eta nekea liburuagatik. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren aginduz,‘Bidegileak’ bildumarako egindako biografia publikatzen du 2007an, Basilio Pujana (1913-2005). 2009an bere laugarren olerki bilduma kaleratu zuen, Iratzeen esporak. Urte berean, Desira plazer 68-08: euskal poesia erotikoaren antologiaatondu zuen, Josune Muñozen eta Edorta Jimenezen laguntzaz. Eta Moskito da argitaratu duen azken poema liburua, bosgarrena.

Aritz Gorrotxategi (Donostia-San Sebastián, 1975). Zuzenbidean lizentziatua, Aritz Gorrotxategi askotariko generotan murgildu da, eta idazle ibilbide oparoa osatu du. 2019an Irun Hiria Poesia Saria irabazi zuen Amua bildumarekin. Gorrotxategik aurretik beste hiru poema-bilduma argitaratuak zituen. Taxi bat Hamletentzat, Zaldi hustuak eta Hariaz beste (Kritika Saria 2012). Koldar hutsa zaraizeneko bere nobela 2020an aurkeztu zuen. Aritz Gorrotxategi idazle donostiarra ‘Pentsamendua eta Poesia’ jardunaldien antolatzaileetako bat da, baita Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere. Iritzi artikuluak eta literatur kritikak argitaratzen ditu euskaraz Correo Taldean.

Data

2021/09/22

Partaideak

Igor Estankona

Aritz Gorrotxategi

Lotutako edukiak