Atzealdea Arrakasta baten gakoak

Arrakasta baten gakoak

IKUSI

 

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da eta hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere publiko zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako gonbidatu nabarmenen eskutik. 

Edukiaren deskribapena:  Urte gozoak dira ikus-entzunezkoetarako Gipuzkoan. Gure lurraldeko talentua disziplina guztietan nabarmentzen ari da eta hemen sortutako serie eta filmek arrakasta dute nazioarteko lehen mailako jaialdi eta plataformetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak omenaldia egin nahi dio sektoreari, Goya, Feroz eta Forqué sarietan lortu dituen azken errekonozimenduen harira.

Partehartzaileak: Amaia Lizarralde, Ane Gabarain, Diego San José, Koldo Zuazua, Mikel Serrano, Maitena Salinas

Antolatzailea: Koldo Mitxelena Kulturunea 

Kolaboratzailea: KulturFactory

Grabaketa: Quartan