Back Ibaia irrati-nobela

Ibaia irrati-nobela

ENTZUN

 

Edukiaren deskribapena:  Ondoren Uxue Alberdiren fabulatik abiatuta sortutako irrati - nobela entzun dezakezu.

Playboy arkitekturaren lema hartu –Gizon bat aldatu nahi baduzu, aldatu haren apartamentua– eta herriaren eskalara eraman zuten. Kaleak, etxeak, plazak, leihoak moldatu zituzten, espazioa antzaldatu portaerak eraldatzeko. Gorputz fabrika gisa ulertu zuten herria. Elkarri enbazu egitearen garrantziaz jabetu ziren. Ingurua izendatzen ikasi zuten. Ordea, ez zuten denek jasan herri feministaren utopia: laster hasi zen gizon-ihesa, ospa egin ez zutenak Troiako auzunean gotortu ziren... Luz eta Izaro arkitektuak zaharrak dira orain, hiltzeko prestatzen ari dira iraganaren memoria gordetzen duen zingiran.

Gaiak: genero-ikuspegia, hirigintza, eraldaketa, Usurbil, HAPO, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, Txirikorda, belaunaldiartekotza, etxebizitza komunitarioa.

Autoreak:

Idazlea: Uxue Alberdi.

Interpretazioa: Irati Agirreazkuenaga Onaindia, Itziar Rekalde, Uri Ruiz Bikandi, Seth Pérez Mas, Marta Mas, Markel Ibáñez Bañares, Miguel Garcés

Adaptazioa, zuzendaritza eta edizioa: THUSIA KOOP. ELK. TXIKIA

Koordinazioa: Miguel Garcés

Proiektuaren linka: https://borradoresdelfuturo.net/fabula/ibaia/?lang=eu

Data: 2021.06.19

Hizkuntza: Euskaraz

Data

2021/06/19

Partaideak

Uxue Alberdi

Lotutako edukiak