Back Iparraldea nola ikusten dugun

Iparraldea nola ikusten dugun

IKUSI

 

Edukiaren Deskribapena: Iparraldea Bertan musika eta hitzaldiak biltzen dituen zikloa da eta Iparraldeko errealitate kulturala Gipuzkoara hurbiltzea du helburu. 

Bertsolaria, idazlea, kantaria. Hirurak gipuzkoarrak. Hirurak, aspaldian, euskal kulturan murgiltzen direnak. Baina ezagutzen al dute Iparraldea? Bertsolaritzarentzat, literaturarentzat, kantagintzarentzat, ba ote dago mugarik? Iparraldearekin nolako loturak dauzkate?

Bakoitzak, hamar bat minutuz kontatuko digu bere esperientzia pertsonala. Ondoren, Iparraldearen Orena emankizuneko Franck Dolosor kazetariak galdezkatuko ditu eta beren iritziak eta gogoetak aberasgarri gertatuko zaizkigu, muga guztien gainetik, euskal kulturaren berezitasunak sakontzeko.

Partehartzaileak: Maialen Lujanbio, Xabier Mendiguren Elizegi eta Mikel Markez. Galdezkatzailea: Franck Dolosor