Back Migrazio fenomenoa Euskadin

Migrazio fenomenoa Euskadin

IKUSI

Edukiaren deskribapena: Gaur egun, Euskadiko immigrazioa ez da duela gutxiko fenomenotzat hartzen, hogei urte baino gehiago igaro baitira beste herrialde batzuetako pertsonen etorreraz ohartarazten hasi zirenetik. Txosten honetan, bai kuantitatiboki, bai kualitatiboki, lurraldeko immigrazioa eta azken urteetako bilakaera aztertuko ditugu. Gainera, gaur egun arte agertuz joan diren errealitateak deskribatuko dira, Euskadirako migrazio-mugimenduetan emakumeei arreta berezia eskainiz. Azkenik, elkarbizitzarako espazioei buruz hitz egingo dugu, gizarte- eta kultura-eragileen arteko harremana uztartzen duten proiektu batzuk aurkeztuz.

Partaideak: Maite Fouassier Zamalloa. Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikerlaria

Bio: Maite Fouassier Zamalloa (Bilbo, 1982), Deustuko Unibertsitateko gizarte-langilea eta soziologoa, ikertzailea da Ikuspegin – Immigrazioaren Euskal Behatokian. Bere garaian, migrazioen alorrean espezializatu zen, Gizarte Globaleko Migrazio, Gatazka eta Gizarte Kohesioko Europako Masterraren bidez, eta Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Migrazioen Taldean ikerketa-beka bat jaso zuen. Aurretik Begirune – Migrazioa Ikertzeko Laborategian eta CEAR-Euskadin lan egin du; Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzan beka bat lortu zuen eta Txileko Villarrican garapen komunitarioko proiektuetan parte hartu zuen.