Ingurumena lehengoratzea

Degradatutako eremutzat hartzen dira antropikoki eraldatutako lur, kosta eta ibai espazioak, elementu natural, ekologiko eta ingurumenekoen kalitate ezaugarriak eta baldintzak galarazi edo galarazten dituztenak, bai berezko dituzten erabilera, funtzio eta bitartekoei dagokienez, bai ingurumenaren aldetik jasangarria den ikuspegi baten arabera eremu horietatik espero daitezkeen erabilera, funtzio eta bitartekoei dagokienez. Hortaz, birsortze, lehengoratze edo berritzeko jarduketak ezinbestekoak dira.

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak hori buruzko jarduketa programa bat egituratu du Gipuzkoako eremu degradatuen inbentarioak, azterketak, planak eta priektuak abiatuz, horiek baitira leheneratzeko, lehengoratzeko eta/edo naturalizatzeko ekintzak eta neurriak gauzatzeko oinarria. Horrez gain, Gipuzkoako eremu degradatuak lehengoratzeko laguntzen urteroko deialdia egiten du baita horri buruzko hainbat ekimen planteatzen ari diren udalei, mankomunitateei eta udalerriko eta eskualdeko sozieta publikoei laguntzeko ere.