Zuzendari-ikastaroak: Eusko Jaurlaritzak homologatutako diploma

 

Astialdian hezi eta edozein ekintza egiteko, beharrezkoa da titulazio egokia izatea, eta horien artean zuzendari- titulua izatea ezinbestekoa da. Horregatik, Hezkide Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ikastaro hau antolatu dute.

Astialdiko ekintzak antolatu eta kudeatzeko garaian kalitatezko profesionalak izatea berebizikoa da eta, xede horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren apustua da helburu hau bilatzen duten prestakuntza-saioak antolatzea.

Ikastaro hau eginez gero, honako lanbide-trebetasun hauek lortuko dituzu, besteak beste: astialdiko ekintzak suspertzeko zein antolatzeko funtsezkoak diren tresnak eskuratu, astialdian hezteak bete dezakeen gizarte-funtzioa aztertu eta begirale-talde bat suspertzeko ezinbestekoak diren jarrerak landu eta barneratu. 

 

Data: 2020ko abenduaren 19tik 2021eko ekainaren 12ra.

 

Ordutegia:  Larunbatetan, 09:00-18:00, eta asteburuetan, 09:30-13:30.

 

Betebeharrak:  Alderdi teorikoa bukatu aurretik 21 urte izatea eta EAEn homologatutako begirale -titulua izatea.

 

Non: 

 

Donostia: Anoeta pasealekua, 28

Zarautz: Igerain aterpetxea

 

Prezioa: 100 €.  Gutxienez ikastaroaren %80  egiten duenari matrikularen kostuaren %75 itzuliko zaio.

 

Hizkuntza:  Euskara.

 

 

 

Ikastaroa aurrez aurrekoa izango da eta izena emateko epea abenduaren 16an amaituko da.

 

Ikastaroaren edukiak:

  • Astialdiaren soziologia, pedagogia eta psikologia.
  • Balioen heziketa.
  • Sexu-heziketa eta hezkidetza.
  • Astialdiko heziketaren parte-hartzea eta ekintza.
  • Materia teknikoak: ingurumen-heziketa, jolasak, adierazpena, oinarrizko lehen sorospenak…

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

  • Ordainketa: Diru-sarreraren ziurtagiria, ikasle eta ikastaroaren izenarekin.
  • KUTXABANK: ES51 2095 5004 47 1060928339
  • Nortasun-agiria: NANen fotokopia.
  • Begirale-tituluaren kopia.

 

Matrikulazio-baldintzak:

Onarpena:

  • Matrikula ez da ontzat emango eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu arte.

Baja:

  • Matrikula egin ostean, ikastarora joan ezina gertatuz gero, 5 egun lehenago abisatu ezean, ezingo da inolaz ere matrikularen zenbatekorik berreskuratu eta zenbateko osoa ordaindu beharko da.

 

IZENA EMAN HEMEN (Epez kanpo)