Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Etxean mantentzeko laguntzak

Etxez etxeko laguntza-zerbitzua

Helburua da etxean bertan laguntza ematea etxeko lanetan lagunduz, zaintza pertsonala emanez edo familiako nahiz etxeko heziketa emanez, bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin. Zerbitzu hau udalek ematen dute.

 

​Aldi baterako egonaldiak adinekoen egoitza zentroetan

Zerbitzuaren helburua da bermatzea mendekotasun egoeran dagoen adineko bati behar dituen zainketak emango zaizkiola, eta haren familiartekoen eta zaintzaileen beharrizanei erantzungo zaiela, baita edozein halabeharri ere, zeinak arriskuan jartzen baitu bere inguruneko zainketen jarraitutasuna edo behartzen baitu zainketa horiek birplanteatzera.

Informazio gehiago

Laguntza teknikoak eta irisgarritasuna

ETXETEK, Laguntza Teknikoen Foru Zerbitzua:

Informazioa, orientazio profesionala eta diru laguntzak ematea, laguntza produktuak erosteko eta etxe barruan irisgarritasuneko lanak egiteko, baita laguntza produktuen erabilera lagatzea ere. Horren guztiaren helburua da laguntzea desgaitasuna duten pertsonei edo mendekotasun egoeran daudenei etxean jarrai dezaten, baita autonomia pertsonala bermatzea ere, eguneroko jarduerak egiteko eta gizarteratzeko.

ELKARTU (desgaitasun fisikoa), irisgarritasunaren sustapena:

Autonomia pertsonal eta sustapen arloko informazioa eta aholkularitza ematea eta horren jarraipena egitea; irisgarritasun arautegia aplikatzea eremu guztietan; eta erantzutea bai kasu indibidualei bai administrazio publiko eta pribatuko organismoen aurrean irisgarritasun eta ingurune fisikoaren egokitzapen eskarian eta kontrolean esku hartu beharraren eskakizunei ere.

GURUTZE GORRIA, bainu egokitua

Bainu egokitua Getariako hondartzan

Bizimodu independentea

Bizimodu independentearen programa 

Autonomia pertsonalean eta gizarteratzen laguntzea desgaitasuna duten edo mendekotasun egoeran dauden pertsonei, diru laguntzak emanez behar duten laguntza pertsonala kontratatzeko, horren helburua izanik bizitza erraztea, komunitatean txertatzea eta komunitateko isolamendua edo bereizketa saihestea.

ATZEGI (desgaitasun intelektuala), bizimodu independenterako familia-laguntza programa:

Orientabidea, laguntzak eta akonpainamendua ematea desgaitasun intelektuala duten honelako pertsonei: hainbat zirkunstantzia direla medio, modu independente batean bizi nahi dutenak edo bizi behar dutenak, dela bakarrik, dela bikotean, dela antzeko egoeretan dauden beste pertsona batzuekin; dena dela, laguntzak behar dituzte bizimodu independenterako beren proiektua abian jartzeko.

Garraio Egokitua

GURUTZE GORRIA, Sendian programako garraioa:

Garraioa eskaintzea, Sendian programaren erabiltzaileak izanik, mugikortasun txikiak garraio normalizatua erabiltzea zailtzen edo eragozten dien pertsonei. Garraio horretarako, non eta Udalak edo zentro jakin batek antolatutako garraio egokiturik ez dagoen, Gipuzkoako Gurutze Gorriak dituen ibilgailu egokituak erabiliko dira, eta bera arduratuko da zerbitzu hori emateaz.

DYA, mugikortasun txikia duten pertsonak gizarteratzea:

Helburua da pertsona hartzaileei askotariko gune sozialetan gizarteratzen laguntzea, arkitektura-oztopoen trabei irtenbidea aurkitzea, pertsona hartzaileen mugikortasunari laguntzea, eta baliabide materialak eta giza baliabideak eskaintzea, garraio egokitua modu antolatu eta itundu batean eta langile espezializatuekin egin dadin.