Familia zaintzaileei laguntzeko beste programa batzuk

ADEMGI (Esklerosi anizkoitza), gizarteratzea eta gizarte normalizazioa (familiei zuzendutako jarduerak eta prestakuntza antolatzea).

Eragindako pertsonentzako nahiz familiartekoentzako jarduerak eta taldeen prestakuntza antolatzea, helburutzat hartuta familia eta gizarte integrazio handiago bat, baita gizarte normalizazioarekin zerikusia duten prestakuntza ekintzak antolatzea ere.

AFAGI(Alzheimerra eta beste dementzia batzuk), arreta psikosoziala (familiei laguntza psikologikoa eta psikosoziala ematea):

Orientabidea eta laguntza psikologikoa eta psikosoziala, hasierako balorazio baten ondoko esku-hartzea, gaixotasunari berari buruzko informazioa, maneiurako jarraibideak, abian dauden gizarte baliabideak, prestakuntza ekintzak...

AFAGI (Alzheimerra eta beste dementzia batzuk), opor programa (eragindako pertsonak eta haien familiak):

Dementzia duten pertsonei eta haien zaintzaileei aukera ematea atseden egun batzuk izan ditzaten, giro erlaxatu batean, non, gainera, hainbat jarduera egiten diren, hala nola psikoestimulazioa, lantegiak eta paseoak, baita ere harreman bat sortzea familiartekoen artean, esperientziak partekatzeko eta zaintzarako informazioa eta teknikak eman ahal izateko.

AGIFES (Gaixotasun mentala), laguntza eta prestakuntza ematea erabiltzaileei eta haien familiei (familiartekoen prestakuntza):

Gaixotasun mentala duten pertsonen familiartekoei zuzendutako ikastaroak, lantegiak eta solasaldiak, helburuak honelakoak izanik: prestakuntza ematea gaixotasun mentalari buruz eta horrekin zerikusia duten osasun gaiei buruz; trebatzea gatazkak konpontzen, oro har, eta elkarbizitzako gatazkak, bereziki; eta abar.

AGIFES (Gaixotasun mentala), laguntza eta prestakuntza ematea erabiltzaileei eta haien familiei (familiartekoen laguntza psikologikoa):

Banakako laguntza psikologikoko eta laguntza taldeetako saioak, informazioa, orientabidea eta laguntza emateko gaixotasun mentala duten pertsonen familiartekoei.

ASPACE (Garuneko paralisia), familientzako laguntza:

Informazioa eta aholkularitza ematea familiei

ASPACE (Garuneko paralisia), eguneko zentroak asteburuetan eta jaiegunetan:

ATSEDEN PROGRAMAren helburua da familiei aukera ematea desgaitasun intelektuala duten pertsonek urtean asteburu batzuk igaro ahal izan ditzaten, aldez aurretik itunduta, Donostiako Villa Mariko instalazioetan, berariaz prestatuta baitaude programa horretarako, beste erabiltzaile batzuekin biziz eta beren egonaldiaz gozatuz, profesionalek artatuta.

ATZEGI (Desgaitasun intelektuala), ATSEDEN, familientzako atsedena, asteburuan:

Familiei aukera ematea desgaitasun intelektuala duten pertsonek urtean asteburu batzuk igaro ahal izan ditzaten, aldez aurretik itunduta Donostiako Villa Mariko instalazioetan, berariaz prestatuta baitaude programa horretarako, beste erabiltzaile batzuekin biziz eta beren egonaldiaz gozatuz, profesionalek artatuta.

ATZEGI (Desgaitasun intelektuala), ATSEDEN, familientzako atsedena, larrialdiak:

Donostiako Villa Mariko instalazioetan aldi baterako egonaldiak eskaintzea da, ezusteko larrialdi egoerei erantzuteko.

ATZEGI (Desgaitasun intelektuala), Atseden:

GAUTENA (Autismoaren espektroko nahasmenduak), Atseden–Familia atsedena:

GAUTENA (Autismoaren espektroko nahasmenduak), Familientzako laguntza:

GAUTENA (Autismoaren espektroko nahasmenduak), Gertu–Familia esku-hartzea: