Urak eta isuriak

Laborategiko sail honetan ureztatze, ibai eta estuarioetako uren, zabortegietako isurien, industriako isurien eta hidroponiako erabilerarako elikadura soluzioen analisiak egiten dira.

Jasotzen diren laginak batez ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Uraren Kontrol eta Kalitate Unitatetik, Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusitik eta Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiko Basa Animalien eta Landareen Zerbitzutik iristen dira.

Fraisoroko Laborategiak ENACek emandako 434/LE1057 zk. egiaztapena du, egiaztapen zerrenda kontsultatu ahal izateko, ikus ENAC-en web orria.

Eskaera-orria

Laginen bidalketa

Laginak modu egokian hartzeko baldintzak:

Laginaren ontzia uretan ondo pasa behar da bete aurretik, eta barruan airerik gera ez dadin saiatu behar da, likidoari gainezka eginaraziz. Kanilen edo iturrien kasuan, urari irteten utzi behar zaio hainbat minutuz lagina hartzen hasi aurretik.

Beharrezko kantitateak egin beharreko analisien parametroen araberakoak izango dira. Oro har, 1,5 litro ur nahiko dira saiakuntza kimikoak egiteko. Olio/koipe eta hidrokarburo analisiak egin nahi izan ezkero, beharrezkoa da beirazko botila batean beste litro bat ur ekartzea.

Laginak bidaltzeko egunak:

Analisi orokorrak eta olio/koipe analisiak egiteko laginak bidaltzeko asteko lehen egunak dira egokienak (astelehenetik asteazkenera).

Emaitzen interpretazioa

Uren laginen analisien emaitzak interpretatzeko, aholku hauek kontsulta daitezke: