Izengintza eta bezero-azterketa linguistikoa

Nola funtzionatuko du izen batek herrialde, hizkuntza edo kultura ezberdinetan? Nazioarteko antolakunde baten komunikazioan ari bazara, ziurtatu behar duzu izen batek ongi lotzen dela zure markarekin zure bezeroek hitz egiten dituzten hizkuntzetan. Zure bezeroek ez dituzte aukeratu behar zure izenak (produktuenak, proiektuenak…) zure partez, baina ongi aukeratua dagoen baloratzen lagundu dezakete.

Behar duzun azken gauza da zure hartzaileen segmentu batentzat konnotazio desegoki edo negatiboak dituen izen batekin maitemintzea da. Horregatik, guztiz erabakigarria da edozein izen berri ebaluazio linguistiko eta kultural zorrotz baten aurrean jartzea.

Badaude zeregin horretarako sistema analitiko espezifikoak eta zerbitzu-enpresak merkatuan. Enpresa edo antolakundeak erabili nahi duen izena edo izenak munduko toki eta kultura desberdinetan jatorria duten pertsonekin ebaluatu eta aztertzen dituzte. Ea esanahi deserosoren bat duen, ea zailegia den ahoskatzeko, ea lehiakideren batek erabilitako izenaren antz handiegia duen, sarean erabilgarri dagoen… Asko dira kontuan hartu beharrekoak.

Honako bideoan Catchword Branding enpresak azaltzen du labur-labur “Nola sortu produktu eta konpainia izen itzelak”