Sariak

Lehiaketan 3 sari kategoria ezartzen dira puntuazio handiena lortzen duten hiru udalerrientzat.
- 40.000 €-ko 1. saria
- 20.000 €-ko 2. saria
- 10.000 €-ko 3. Saria

Lehiaketan zehar, familiek arlo hauetan proposatutako hainbat erronkei erantzun diete: energiaren, elikagaien, ehungintzako materialaren eta uraren erosketa eta kontsumo arduratsua; Ekonomia zirkularra etxean; Mugikortasun iraunkorra eta Natura.

 

Familia bakoitzak planteatutako erronkei erantzun ahala, puntuak metatu ditu, eta lehiaketa amaitzean, lehiaketa arautzen duten oinarrien 6. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebaluazio Batzordeak udalek lortutako puntuak multzokatu eta horiek lortutako puntuazioak alderatu ditu.


Aurreko guztia oinarri hartuta, azken puntuaziotik ateratzen den lehentasun-hurrenkerari jarraituz, honako hauek izan dira lehiaketan aurreikusitako sariak irabazi dituzten udalerriak:
 
•    40.000 €-ko lehen saria Baliarrain udalerriarentzat.
•    20.000 €-ko bigarren saria Orexako udalerriarentzat.
•    10.000 €-ko hirugarren saria Larraulgo udalerriarentzat.

Bestalde, parte hartzen duten familiak aintzatestea aurreikusten da. Hauek honela aintzatetsiko dira:


1) Puntuaziorik handiena lortu eta 1., 2. eta 3. saria jaso duten udalerrietako familiak.
Alde batetik, udalerri bakoitzean puntuaziorik handiena lortu duten 3 familiak aintzatetsiko dira, eta, bestetik, zozketa bidez, beste hiru familia sarituko dira (bat udalerri bakoitzeko).
 
2) Zozketa bidez, 1000 puntuak gainditu dituzten parte-hartzaile guztien artean 3 familia  aintzatetsiko dira. Zozketatik kanpo geratuko dira aurreko atalean adierazitakoaren arabera aitortu direnak.


Aurrekoan oinarrituta eta 2022ko martxoaren 15ean egindako zozketaren bidez, honako familia hauei dagokie Klima Bai! lehiaketa publikoan parte hartzeagatik aintzatespena ematea:

1) Puntuaziorik handiena lortu duten eta 1., 2. eta 3. saria jaso duten udalerrietako familiak dira:

 

 

Baliarrain

Orexa

Larraul

1.puntuazio handiena duena

Bixente Zubeldia

Aiora Sorozabal

Miren Amonarriz

2.puntuazio handiena duena

Joseba Andoni Olaberria

Xari Iturrioz

Arrate Iturbe

3.puntuazio handiena duena

Garazi Urkiola

Jaume Daumal

Olivia Sánchez

Zozketa bidez

Jaione Olano

Pello Garmendia

Goretti Amonarriz

 

2) Zozketaren bidez, 1000 puntuak gainditu dituzten parte-hartzaileak:

Familiak > 1.000 puntu

Ixiar Irulegi

Ascensión Parron

Malaika Ihsnaullah

 


Sari banaketa ekitaldia. 2022/04/27