Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Azken Albisteak

2019-2023 legealdiko memoria

Deskargatu memoria
Legealdiko memoria
Agenda 2030

Helburu estrategikoa

Legegintzaldi honetako helburu estrategikoetako bat da herritarren arteko elkarbizitza finkatzea, ezinbesteko baldintza delako Lurraldeko pertsona, herri eta hirien erabateko garapena lortzeko. Indarkeriak lagatako zauri guztiak garai berri honetan pitinka-pitinka sendatzen joan daitezen laguntzea denon eginkizuna dugu, eta erakundeetatik ere sustatu behar dugu. Eta ikuspegi etiko batetik helburu bazterrezina da hori guztia indarkeria eta terrorismoaren biktima guztiekiko errespetu eta memoriatik eta aniztasuna, kultura demokratikoa eta baloreetako hezkuntza defendatuz egitea. Zeharo gaude konbentzituta elkarbizitza sistemetako aurrerapenak zuzenean lotuta daudela demokrazia sakontzearekin, baina baita herritarren, ordezkari instituzionalen eta gizarte antolatuaren jarrera, balore eta portaera demokratikoetan lortzen diren aurrerapenekin ere.