Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Bizikidetza lantzen

Bizikidetza Lantzen

Nabarmenak

+

Bideoak

 

Bizikidetza Lantzen Programa

2011ko urrian ETAren terrorismoa amaitu zenetik beste aro bat zabaldu da euskal gizartearen historian. Bakea nagusitzearekin batera, bakerik egon ez izanak utzitako arazoen agenda lehen lerrora pasa da. Sufrimendu bidegabe eta ikaragarriaz gain, indarkeriak iraganari lotutako hainbat arazo larri utzi ditu, eragin negatiboa dutenak gaur egun, baita etorkizunari begira ere.

Hamarkadetako terrorismoak, indarkeriak, giza eskubideen bortxaketak, zatiketak eta saminak, konplexutasun handiko gai ugari utzi ditu mahai gainean, konpontzeke: biktimen beharrei eta eskubideei erantzun beharra, iraganaren memoriaren kudeaketa, bizikidetza esparruan gizartean sortu diren arrakalak, kartzela politika, elkarbizitzaren normalizazioa, hezkuntza…

Foru eta udal eremuko erakundeok bizikidetza eskuratzen lagundu behar dugu, ardura partekatu baten ikuspegitik. Hor kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendaritzaren Jarduera Plana legealdi honetan.