Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Aniztasuna (OLD)

Aniztasuna. Eskubide Berdintasuna

Nabarmenak

ZAS! Zurrumurruen kontrako sarea

 

 

Bideoak

Aniztasuneko Bizikidetza Plana

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak aniztasunari aurre egiteko ekimenak sustatzen ditu, eskubideen ikuspuntutik; horretarako, aukera berdintasuna eta pertsona orok baldintza berdinetan parte hartzeko duen eskubidea bultzatzen ditu.

Zuzendaritzak ikusgarri egin nahi ditu, alde batetik, Gipuzkoan dagoen aniztasuna, bai jatorria gaur egungo migrazio mugimenduetan duenarena, bai gure lurraldean aurretik izandako gizartearen bilakaeratik eratorritakoarena, eta, bestetik, gure gizartean ematen diren askotariko ezaugarriak, generoarengatik, sexu orientazioarengatik, gaitasun aniztasunarengatik eta beste hainbat arrazoiengatik ematen direnak.

Aniztasuneko Bizikidetzarako Foru Plana: Diskriminazio eza bultzatzeko ekintzak plana bultzatuz, zuzendaritzak espazioak egituratu eta sortzen ditu eta ekintzak bultzatzen ditu elkarren arteko ezagutza eta onarpena ahalbidetzeko, sinergiak sortzeko eta adostutako proposamenak eraikitzeko, diskriminazioaren aurka borrokatu eta aniztasuneko bizikidetzaren alde egiteko.

Lurraldeko udalerriekin eta gizarte zibilarekin partekatutako lana da, horiekin partekatzen baititu ekintzak, programak eta laguntza deialdiak, desberdintasun kuota txikiagoko eta gizarte kohesio handiagoko Gipuzkoa bat lortzeko.