Abian da II. Aniztasuneko Foru Planaren Aniztasun Sarea

Lehenengo bilera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko GUNEA aretoan egin da urriaren 11ean.

-ren irudia
 Abian da II. Aniztasuneko Foru Planaren Aniztasun Sarea

2022ko urriaren 11n, Aniztasunaren Sarearen lehen bilera egin da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko GUNEA aretoan.


Sare horren sorrera II Aniztasunaren Foru Planaren “Nola egin gizarte zibil antolatuaren eta udalerrien egiazko parte-hartze baterantz aniztasunaren ikuspuntuaren barnean” II. Erronkaren baitan kokatzen da, eta Gipuzkoan aniztasunaren alde lan egiten duten elkarteen artean ezagutza-gune bat sustatzeko eta garatzeko sortu da, sinergiak sortzeko (berdinen arteko trukea) eta ekintza zehatzak garatzeko gune bat sortzeko, II Aniztasuneko Foru Plana bultzatzeko erabaki-mekanismoetan oinarrituta.
Horrela, entzute aktiborako espazio iraunkor bat bultzatzen da, aniztasunen eremuan lan egiten duten erakunde eta organismoen ordezkaritzarekin.
Sarea talde eragile batek eta lantaldeek osatuko dute, aldian behin bilerak eginez eta lurraldeko elkarteak integratuz.
Hasierako bilkura urriaren 11n egin zen, eta EDE Fundazioko Maider Martiarenak dinamizatu zuen. Bertan, aniztasunaren alde lan egiten duten Gipuzkoako 17 erakundetako 20 profesionalek eta Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritzak parte hartu zuten.
Bertan, II. Aniztasun Planean jasotako ekintza batzuen lehentasun-ordena aztertu zen. Aniztasunaren Agendaren zein data hartu behar diren kontuan ere hausnartu zen.
Gainera, talde eragilearen lehen bilerak planifikatu ziren.


Amaitzeko, parte-hartzaileek balorazio bikaina egin zuten.