Zerga kontsulten errepertorioa eta interpretazio irizpideak

 

Zerga araudia interpretatu edo argitzeko xedapenak

Eskuragarri dituzu Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren interpretazio irizpideak.

Xedapenak

GAO data Izendapena Dokumentua
2012/10/05 886/2012 Foru Agindua, urriaren 3koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren inguruko araudia interpretatu eta argitzen duena.

 

 

2013/01/29 16/2013 Foru Agindua, urtarrilak 15ekoa, Jarraibidea, bazkide kooperatibistek ekarpenen itzulketa gisa jasotako diru kopuruei dagokienez zerga prozeduretan aplikatu beharreko irizpideei buruzkoa.

 

2018/06/06 265/2018 Foru Agindua, maiatzaren 28koa, ohiko etxebizitza modu jarraituan okupatzeko derrigortasuna nola interpretatu ezartzen duena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ohiko etxebizitzaren kontzeptua zehaztearen ondorioetarako.

 

 

2020/04/27 162/2020 Foru Agindua, apirilaren 22koa, zeinaren bidez onesten baita Covid-19aren aurkako borrokan laguntzeko Osakidetzaren alde egiten diren emari eta dohaintzen zerga tratamenduari aplikatu beharreko interpretazioa.

 

 

2020/10/02 380/2020 Foru Agindua, irailaren 29koa, zeinaren bidez onesten baita kooperatiben sustapen eta heziketa funtsaren erabilerari aplikagarri zaion interpretazioa, Covid-19aren ondorioak arintzeko.

 

 

2021/01/13 524/2020 Foru agindua, abenduaren 23koa, atzerrian eratutako entitate jakin batzuk errentak esleitzeko araubidean dauden entitatetzat jotzeko irizpidea onesten duena.

 

 

2021/09/24 518/2021 Foru Agindua, irailaren 18koa, zeinaren bidez onesten baita kooperatiben sustapen eta heziketa funtsaren erabilerari 2021ean aplikagarri zaion interpretazioa, COVID-19aren ondorioak arintzeko.

 

 

2022/02/14 52/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 28koa, entitate bat mikroenpresatzat, enpresa txikitzat edo enpresa ertaintzat hartzeko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 13. artikuluko 1., 2. eta 3. apartatuen d) letretan eta 5. apartatuaren azken paragrafoan aipatutako partaidetza beharkizunak interpretatzen dituena.

 

 

2023/05/10 179/2023 Foru Agindua, apirilaren 28koa, sub-holding egiturei ondaretasun eratorriaren araua sozietateen gaineko zergan eta ondarearen gaineko zergan aplikatzeari buruzko interpretazioa onesten duena. 

 

Zerga kontsultak