Kanpainaren aurkezpena

 

Ongi etorri jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZaren) urteko kanpainara. 2023ko zerga kuota borondatezko epean biltzeko kanpaina 2023ko urriaren 1ean hasi eta 2023ko azaroaren 10ean amaituko da.

Kobrantza

Jarduera ekonomikoen gaineko Zerga kobratzeko iragarkia

  • 2023ko irailaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak zuzenean kargatuko dira finantza entitate laguntzaileko kontu korrontean, borondatez ordaintzeko epea amaitzen den egunean.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak harreman elektronikoak izatera behartuta dauden pertsona eta entitateei edo bidalketa mota hau aukeratu dutenei komunikazio elektroniko bitartez igorriko zaie 2023ko urriaren 2tik aurrera. Gainontzeko zergadunei urrian zehar ordainagiria bidaliko zaie adierazitako zerga helbidera posta bidezko komunikazioan. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da. Urriaren 20a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, hurrengo herritarren arretarako bulego hauetako edozeinetan eskatu beharko du:     

 

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga borondatezko epean ordaintzen ez dutenek %15eko errekargua izango dute ordaindu beharreko zenbatekoaren gainean, eta premiamenduzko bidetik kobratzeko prozedura hasiko da.

Ordainagiriak bankuan helbideratzea

Zuretzat ordainketa hau helbideratzea erosoagoa bada, zoaz ondorengo estekara: Ordainagiriak bankuan helbideratzea.

Ordainagirien kontsulta

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ordainagiriak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu. Gainera, zergaren kudeaketa Foru Ogasunari badagokio, bertan deskargatu daitezke ordainagiriak.

Zerga honen inguruko informazio gehiago

Azalpena eta erabili beharreko ereduak 
Zerga kalkulatzeko jakin behar duzun guztia: zerga tasak, hobariak, salbuespenak, ohiko galderak, erantzunak,…. Horrez gain, informazio zehatza ematen da eredu guztiei buruz: aurkeztera behartuak, aurkezpen modalitateak, araudia,…

Berraztertze errekurtsoa jartzea

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauaren 230. artikuluaren arabera (PDF), berraztertze errekurtsoa borondatez ordaintzeko epean edo berau amaitu ondorengo egunetik aurrera kontatuko den hilabeteko epean aurkeztu ahal izango da.