Zerbitzu telematiko aurreratuak eskuratzeko, BakQ edo ziurtagiri elektronikoa behar da.

BakQ edo ziurtagiri elektronikoa

Departamentuaren zerbitzu telematikoetara sartzeko –errenta eta ondare kanpainan zerga informazioa eskuratzeko eta aitorpenak Internet bidez aurkezteko, esate baterako–, BakQ-a edo ziurtagiri elektronikoa eduki behar da.

BakQ-aren ezaugarri nagusiak:

  • Bulegoetan ez ezik, Internet bidez ere lortu daiteke, inora bertaratu gabe.
  • Hirugarrenen ordez jarduteko aukera ematen du, adibidez, ezkontidearen edo beste senide baten zerga informazioa eskuratzeko eta haren aitorpenak aurkezteko. Horretarako, ordezkaritza izapidetu beharra dago 001 ereduaren bidez.
  • Aukera ematen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste administrazio batzuen gainerako izapide elektronikoetan sartzeko.

BakQ: zer da eta nola lortzen da

Ziurtagiri elektronikoa: zer da eta nola lortzen da