Zerga informazioa


​​​​​​​

Zergadunek Gipuzkoatarian eskuratu ahal izango dute, BakQ edo ziurtagiri elektronikoa erabilita, sozietateen gaineko zergaren aitorpenaren ekitaldiari dagokion ZERGA INFORMAZIOA.

Horrela, beste batzuen artean, jaso ahal izango dute hurrengo informazioa:

  • Entitateak eskatu ahal izan dituen zerga erregimen bereziei buruzkoa.
  • Ekitaldian egindako eta eragina fiskala duten operazio batzuei buruzkoa.
  • Konpentsatzeko dauzkan oinarri ezargarri negatiboei buruzkoa.
  • Gauzatu gabe dituen kenkarien salduei buruzkoa.
  • Inbertsio produktiboetarako erreserben gauzatzeari buruzkoa.
  • Aparteko mozkinen berrinbertsioari buruzko informazioa.
  • Ezarpen bikoitzagatiko kenkariak.
  • Gastu diren dohaintzak edo gastu eta kenkaria direnak.