2023ko BEZaren moduluak

Azaroaren 29ko, HFP/1172/2022 Agindua, (2022ko abenduaren1eko EAO) 2023. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  garatzen dituena. (PDF gaztelaniaz),  2023. urterako, 2022 urteko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak eta jarraibideak mantentzen dira.

2023 urteko azken aitorpen-likidazioa egiteko moduluak kontsultatzeko aukeratu jarduera ekonomikoa:

Erregimen erraztuan tributatu beharko dute ondoko irizpideak betetzen dituzten zergadunek:

  1. Pertsona fisikoak (partikularrak) eta errenta esleipeneko erregimeneko entitateak (banatu gabeko herentziak, ondasun komunitateak,…), betiere beren partaideak pertsona fisikoak (partikularrak) badira.
  2. Erregimen erraztua aplikagarri zaien jardueraren bat egitea.
  3. Erregimen horren aplikazioari uko egin ez izana.

Enpresariak edo profesionalak erregimen erraztutik kanpo geratuko dira, baldin eta:

  1. Jarduera bakoitzarentzako ezarritako mugak gainditu badituzte.
  2. Erregimen erraztuan biltzen ez diren beste jarduera ekonomikoak egiten badituzte, honakoak salbu: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako erregimen berezikoak edo baliokidetasun errekarguaren erregimen berezian sartuta daudenak edota arauz zehaztutako beste hainbat.
  3. Aurreko urteko sarrera bolumenak urteko 250.000 euroko zenbatekoa gainditu badu bere jarduera enpresarial edo profesional guztientzako, nekazaritza, basozaintza eta abeltzaintza jardueretarako izan ezik.
  4. Aurreko urteko sarrera bolumenak urteko 250.000 euroko zenbatekoa gainditu badu nekazaritza, basozaintza eta abeltzaintza jardueratarako.
  5. Aurreko urteko ondasun eta zerbitzuen eskurapen eta inportazioetan  250.000 euroko zenbatekoa gainditu badu,  bere jarduera enpresarial edo profesional guztiak aintzat hartuta, higiezinen erosketak izan ezik.