Klima Bai! lehiaketa zabaltzeko euskarri grafikoak

 

Hurrengo estekan udalen eskura daude, Klima Bai! lehiaketaren zabalkundea egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak eskura jartzen dizkien euskarri grafikoak.

 

- Klima Bai! lehiaketa zabaltzeko euskarriak


Lehiaketari buruzko informazio, publizitate eta propaganda guztia EAEko bi hizkuntza ofizialetan egin beharko da, bien arteko berdintasun-araubideari eutsiz. Gainera, informazio, publizitate eta propagandako jarduketa horietan Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren aipamena jasoko da, haren irudi korporatiboari buruzko arauen arabera. Generoaren ikuspegia ere kontuan hartuko da; eta, horrenbestez, ez da diskriminazio elementurik erabiliko ez hizkuntzan ez irudietan.