Talderako gaitasunak

Talde barruko komunikazio egokia nola lortu.

 

Taldea ez da pertsonen multzo hutsa, elkartzean kideen arteko sinergia sortzen da eta gure izaera eta eragina handitu egiten dira. Baina horretarako garrantzitsua da taldean lan egiten jakitea, elkarren artean modu egokian komunikatzea gure lana eraginkorragoa izan dadin.

 

Ikastaro honen bitartez gazte-talde informal eta formalen barne-komunikazioa hobetu nahi da, talde horien kohesioa hobetuz eta eraginkortasuna areagotuz. Ikastaroak 9 orduko iraupena izango du.

 

Datak: Zehazteko

Lekua: Gaztegune 

Formatua: Aurrez aurre

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Iraupena: 9 ordu

Erakundea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak.

Trebatzailea: Asier Gallastegi