159 Energia elektrikoaren kontsumoaren urteko aitorpen informatiboa

Nork aurkeztu behar du?

Energia elektrikoa hornitzen duten enpresek aurkeztu behar dute 159 eredua.

Zer aitortzen da?

  1. Kontratatzaileen eta, hala badagokio, fakturen kobrantza kargatu behar zaien subjektuen identifikazioa.
  2. Ondasun higiezinaren erreferentzia eta kokapena.
  3. Kontratatutako potentzia nominala eta urteko kilowatt kontsumoa.
  4. Horniketa lekua eta altaren data

Aurkezteko modalitateak

  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Euskarria: Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarria. Horrekin batera, eta paperezko euskarrian, laburpen orria ere aurkeztuko da. Azken honek bi ale izango ditu, Administrazioarena eta interesatuarena. 159 eredua ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen euskarrian aurkeztekotan, banaka egin daiteke bakarrik: artxibo edo fitxategiak aitortzaile baten datuak bakarrik jaso behar ditu.
  • Fitxategia: aurkeztu beharreko fitxategia Zergabidea plataformaren bitartez erantsita.

Aurkezteko epea

159 eredua urte bakoitzeko otsailean aurkeztu behar da, eta aurreko lehen urteari dagokion informazioa jaso beharko du.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

  • 159 eredua (PDF)

Araudia

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.

2013/47 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF)

1012/2010 Foru agindua, azaroaren 24koa, 159 eredua onartzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga