192 Altxorreko letrekin egindako eragiketen aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

  • Estatuko Zorraren Oharpenak Altxorreko Letrak harpidetu, eskualdatu edo itzultzeko eragiketak kudeatzen dituzten erakundeak.
  • Bertako kontuen titularrek beren kontura egindako altxorreko letrak harpidetu, eskualdatu edo itzultzeko eragiketak kudeatzen dituzten Oharpen Zentralak.

Zer aitortzen da?

Aitortzen den urte naturalean egindako Altxorreko Letren harpidetza, eskualdaketa eta itzulketa eragiketa guztiak aitortzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

1.217/2001 Foru Agindua, abenduaren 3koa, 192 eredua onartzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)