194 Aktibo finantzieroekin egindako eragiketengatik lortutako etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Kooperatibei egindako ekarpenen itzulketak eta eskualdaketak. Urteko laburpen informatiboa.

Nork aurkeztu behar du?

  1. 194 eredua aurkeztu behar dute Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legean eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta establezimendu iraunkorrei dagokien Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren araudian ezarritakoaren arabera zerga horietan atxikipenak eta konturako sarrerak egin beharra edukita, besteren kapitalak hartu eta erabiltzea adierazten duten edozein motatako aktiboak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihurtzeagatik errentak edo kapital higigarriaren etekinak ordaintzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek eta gainerako erakunde guztiek, herri administrazioak ere barne.
  2. Era berean, 194 eredua aurkeztera behatuta daude bazkide pertsona fisikoei beren ekarpenak itzultzeko eskubidea aitortzen dieten sozietate kooperatibak, bai eta bazkide pertsona fisikoek ekarpen sozialak eskualdatzen dituztenean edo horien gaineko eskubide errealak eratu edo lagatzen dituztenean ere. Era berean, kooperatibak 194 eredua aurkeztera behartuta daude bazkideen ekarpenak beste kooperatiba batzuetara eramaten dituztenean Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak 24.d) artikuluan jasotakoaren arabera.

Zer aitortzen da?

Aktibo finantzarioak eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtuz lortutako errentak eta etekinak. Besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzea adierazten duten balore negoziagarriak hartzen dira aktibo finantzariotzat, horiek dokumentatzeko era edozein dela ere.
Eredu horretan 124 ereduan urtean zehar aitortutako errentak erlazionatzen dira.

Kooperatibei egindako ekarpen sozialen kasuetan, berreskurapenak, eskualdaketak, beste kooperatiba batera eramateak, eta eskubide errealak sortu edo emateak. 

Aurkezteko modalitateak

  • Internet:  ZergaBidea plataforma erabiliz, edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Papera: aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. 

Laguntza programa

ZergaBidea (HTML)

Araudia

648/2019 Foru Agindua, abenduaren 20koa, abenduaren 28ko 1175/2012 Foru Aginduaren bidez onetsitako 193 eta 194 ereduak aldatzen dituena.

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 10ekoa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

33/2014 Foru Agindua, abenduaren 28koa, 198 eredua aldatu eta honako ereduak onartzen dituena, aurkezpen moduak barne: Alde batetik, 193 eredua, kapital higigarriaren zenbait etekinen eta zenbait errentaren gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpenari dagokiona, eta bestetik, 194 eredua, besteren kapitalak hartu eta erabiltzea adierazten duten aktiboekin eragiketak egiteagatik lortutako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak eta kooperatibei egindako ekarpenen itzulketak eta eskualdaketak aitortzeko urteko laburpen informatiboari dagokiona.

137/2007 Foru Dekretua, abenduaren 18koa, zeinaren bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen baita eta Zerga Administrazioari informazioa emateko betebeharrak garatzen dituen 1999ko abenduaren 21eko 117/99 Foru Dekretua aldatzen baita. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

124 Aktibo finantzarioak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihurtzeagatik lortutako errentak eta kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)