196 Mota guztietako finantza erakundeetako kontuen ondoriozko kontraprestazioagatik lortutako errenta eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Edozein finantza erakundeetan baimendutako pertsonak eta kontuen salduak

Nork aurkeztu behar du?

Finantza erakundeak 196 eredua aurkeztera behartuak daude.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren urtean ordaindu eta atxikitako zenbatekoak, Finantza erakundeetako kontuetatik datozenak, aktibo finantzarioetan oinarritutakoak barne. Edozein finantza erakundeetan baimendutako pertsonak eta kontuen saldoak.

Ordainsaririk ez duten kontuen pertsona edo entitate titularrak eta onuradunak.

Eredu horretan 126 ereduan urtean zehar aitortutako errentak erlazionatzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Internet-Fitxategia: aurkeztu beharreko fitxategia Zergabidea plataformaren bitartez erantsita.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

572/2022 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Foru Agindu hauek aldatzen dituena: abenduaren 26ko 592/2016, abenduaren 21eko 591/2016, urtarrilaren 21eko 27/2018, abenduaren 29koa 530/2020 eta abenduaren 29ko 530/2020 Foru Aginduak, hurrenez hurren 181, 196, 198, 208 eta 289 ereduak onesten dituztenak.

649/2019 Foru Agindua, abenduaren 20koa, abenduaren 21eko 591/2016 Foru Aginduaren bidez onetsitako 196 eredua aldatzen duena.

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

137/2007 Foru Dekretua, abenduaren 18koa, zeinaren bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen baita eta Zerga Administrazioari informazioa emateko betebeharrak garatzen dituen 1999ko abenduaren 21eko 117/99 Foru Dekretua aldatzen baita. (PDF)

591/2016 Foru Agindua, abenduaren 21eko, onartzen dituena 196 eredua, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga, eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Mota guztietako finantza erakundeen kontuetatik (aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne) eratorritako kontraprestazioagatik lortutako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gainean egindako atxikipenak eta konturako sarrerak eta mota guztietako finantza erakundeetan irekitako kontuetan baimendutako pertsonak eta saldoak. Urteko laburpena», eta eredu horren aurkezpen moduak eta alda­tzen duena 193 eredua, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kapital higigarriaren hainbat etekinen gainean eta sozietateen gaineko zergan eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren errenta jakin batzuen gainean egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena».

 

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

126 Finantza erakundeetan zabaldutako kontuetatik, aktibo finantzarioetan oinarritutakoak barne, eratorritako errentak eta kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)