291 Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kontuen etekinei buruzko aitorpen informatiboa

Nork aurkeztu behar du?

  • Espainiako Bankua.
  • Kanpora egindako transakzio ekonomikoei buruzko araudiak erreferentzia egiten dien eta Espainian Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren establezimendu iraunkorrik gabeko zergadunak titular diren ez-egoiliarren kontuak Irekita dituzten Entitate erregistratuak.

Zer aitortzen da?

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren establezimendu iraunkorrik gabeko zergadunei ordaindutako atxikipenetik salbuetsitako ez-egoiliarren kontuen etekinen zerrenda.

Aurkezteko lekuak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan.

Aurkezteko modalitateak

  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Euskarria, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko. Horrekin batera, laburpen orria ere aurkeztuko da paperezko euskarrian. (Editran bidez behartuak ez daudenak bakarrik)

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

518/2019 Foru Agindua, azaroaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baitira «Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Ez-egoiliarren kontuen aitorpen informatiboa » aurkezteko erabiltzen den 291 eredua eta haren aurkezpen moduak. (PDF)

16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzkoa. (PDF)

11/2016 Foru Dekretua, maiatzaren 17koa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

567/2016 Foru Agindua, Abenduaren 14koa, "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Ez-egoiliarren kontuen aitorpen informatiboa" izeneko 291 eredua onartu, eta haren aurkezpen moduak eta herrialde eta lurraldeen kodeen zerrenda ezartzen dituena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga