300 BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa. Erregimen Orokorra

Nork aurkeztu behar du?

Zergaren Erregimen Orokorra aplikatzen zaien jarduerak burutzen dituzten zergadunak bai eta beste edozein erregimen berezi aplikatzen zaienak ere, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzakoa, Baliokidetasun Errekargukoa eta Erregimen Erraztua salbuetsita.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilekoan egindako eragiketak aitortzen dira. Laugarren hiruhilekoan ez da 300 eredua aurkeztuko, izan ere horri erreferentzia egiten dioten eragiketak urteko 390 ereduan aitortzen baitira.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

Paperean egiteko:

  • Ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileak.
  • Konpentsatzekoak (zergadunaren aldeko saldo negatiboa, ondorengo aitorpenetan saldo positiboekin konpentsatu ahal izango duena): Finantza entitate laguntzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia) eta Herritarren arretarako bulegoak.

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
  • Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo Ordainketa pasabidea.

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Era berean Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratu ahal izango da.

  • 300 eredua (PDF) 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera erabilgarria.
  • 300 eredua (PDF) 2021eko uztailaren 1etik 2022ko abenduaren 31era bitarteko zergaldietan erabilgarria.
  • 300 eredua (PDF) 2015eko urtarrilaren 1etik 2021eko ekainaren 30 bitarteko zergaldietan erabilgarria.

Araudia

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

8/2023 Foru agindua, urtarrilaren 16koa, (2023ko urtarrilaren 19ko GAO) balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 320, 322 eta 330 ereduak aldatzen dituena.(PDF)

421/2021 Foru Agindua, uztailaren 20koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 320, 322 eta 330 ereduak onartu eta fakturazio erregistroen hornidura elektronikorako zehaztapen teknikoak aldatzen dituena. (PDF)

47/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak aldatzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

  • Aitorpena aurkeztu egin beharko da dagokion epean kuotarik jasan edo jasanarazi ez bada ere, X batez adieraziz Jarduerarik ez laukian.
  • Ez dute eredu hau erabiliko 320 BEZaren Aitorpen-likidazioa Enpresa Handiak eta 330 BEZaren Aitorpen-likidazioa. Esportatzaileak eta Bestelako Operadore Ekonomikoak ereduak aurkezten dituztenek.
  • Erregimen Orokorra aplika dakiekeen jarduerak egiteaz gain, Erregimen Erraztuan aitortu beharreko beste batzuk egiten baditu, 370 eredua aurkeztu beharko da.
  • Era berean, 370 eredua ere aurkeztu beharko duzu baldin eta, Erregimen Erraztuan egonik, urtean zehar Erregimen Orokorreko jardueraren bati ekiten badiozu.  Horrelakoetan, hurrengo ekitaldian 390 eredua aurkeztu beharko duzu (Erregimen Erraztutik at egongo baitzara).

Lotutako zergak (ereduak)

390 BEZaren urteko aitorpen-likidazioa

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

036 Zentsu aitorpena

840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jardueren aitorpena

841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka atxikita dagoen lokalaren aitorpena