340 BEZaren erregistro liburuetan jasotako eragiketen aitorpena

-INDARREAN 2017/12/31 ARTE-

Nork aurkeztu behar du?

Hileko itzulketen erregistroan izena emanda dauden zergadun guztiek.

Zer aitortzen da?

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan jasotzen den informazioa. Abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuak, BEZaren Erregelamendua onartzen duenak, 62.1 artikuluan aipatutako liburuak dira.

Erne: erregistro liburuetan jasotako eragiketei buruz informatzeko obligazioak berekin dakar 330 eredua ere aurkeztea, hileko itzulketen erregistroan izena emanda dauden zergadunek BEZaren hileko autolikidazioari dagokiona, (353 entitate taldeek).

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez (derrigorrezkoa aitorpenak 24.000 erregistro edo gutxiago dituenean):

Laguntza programen bidez lortzen den artxiboa Gipuzkoataritik bidaltzen da (emaitza helbideratu behar da).

  • Euskarria erabilita (24.000 erregistrotik gora):

Hiru euskarri onartzen dira: DVDa eta CDa.

Erne: laguntza programa bat jartzen zaio eskura zergadunari, fitxategiak baliozta ditzan, besteak beste. Zergadunak dituen aukerak adieraziko ditu programak kasu bakoitzean: aitorpen telematikoak bidaltzea edota aitorpena euskarri bidez aurkezteko fitxategia lortzea (24.000 erregistrotik gora bakarrik).

Aurkezteko lekuak

Internet erabiliz gero:

  • Transmisioa ondo egitean aurkeztutzat joko da aitorpena.

DVDa edo CDa erabiliz gero:

Aurkezteko epea

Hilekoa. Dagokion hilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu behar da, bi salbuespen eginda: Uztailari dagokiona abuztuan eta irailaren lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu ahal izango da, eta abendukoa, berriz, urtarrilaren lehen hogeita hamar egun naturalen barruan aurkeztu beharko da.

Ereduak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko, DVD edo CD euskarria erabilitakoan.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Ohiko galderak

Atal honetan azkar argitu ahal izango dituzu eredu honen inguruan sortzen diren ohiko galderak.

Araudia

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea.  (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

19/2014 Foru Agindua, urtarrilaren 22koa, erregistro liburuetan jasotako eragiketei buruzko aitorpen informatiboaren 340 eredua betetzeko jarraitu behar diren diseinu fisiko eta logikoak aldatzen disuena (PDF)

60/2009 Foru Agindua, urtarrilaren 27koa, erregistro liburuetan jasotako eragiketen aitorpen informatiboa aurkezteko 340 eredua onar­tzen duena (PDF)