KON Frogagiria, zerga bereziei lotutako produktuen izakinen kontabilitatea aurkeztu izanarena

Nork aurkeztu behar du?

Baimena dutenak zerga bereziei lotutako izakinen kontabilitatea informatikoki eramateko, 1165/1995 Errege Dekretuak uztailaren 7koa, Zerga Berezien erregelamenduak onartzen duenaren arabera.

Zer aitortzen da?

Zerga bereziei lotutako produktuen izakinen kontabilitatea.

Aurkezpen modalitateak

Internet-bidez: KON inprimakia eta kontabilitatearen fitxategia ZergaBideatik transmitituz.

Aurkezpen epea

Likidazioa aurkezteko epea amaitu ondorengo hilabetearen barruan.

Araudia

20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena.

1165/1995 Errege Dekretua (PDF gaztelaniaz), uztailaren 7koa, Zerga Berezien erregelamenduak onartzen direnaren arabera.

Internet bidezko zerbitzu eta tramiteak

Internet bidez aitorpena aurkezteko, beharrezkoa da pasahitz operatiboa edo ziurtagiri digitala edukitzea.