08:00 - 15:00 astelehenetik ostiralera

Arreta telefonikoa

 

943 113 000

 

Ordutegia

  • 08:00 - 15:00
  • Astelehenetik ostiralera
     

Errenta-kanpainako ordutegia luzatzea
(2024ko apirilaren 8tik uztailaren 1era)

Astelehenetik ostiralera:

  • 8: 00etatik 15: 00etara: mota guztietako kontsultak.
  • 15: 00etatik 20: 00etara: errentarekin lotutako kontsultak soilik.

 

Telefonia pertsonalizatua

Duela zenbait urte abian jarri zen telefonia pertsonalizatua, zeinarez bitartez herritar batek informazio konfidentziala eskuratu baitezake telefonoz, Izenperen ziurtagiri digitalarekin identifikatuta.

Telefono bidezko identifikazio sistema

Telefono bidezko arreta pertsonalizatua erabiltzeko, aurretik, Izenpek eskainitako identifikazio telefoniko zerbitzuan alta eskatu beharko da.

Zerbitzu honek bakarrik pertsona fisikoak identifikatzen ditu.

Zerbitzuen katalogoa

Arreta telefonikoari lotutako zerbitzu guztietatik, hona hemen erabilienak:


 

Zerbitzu batzuetan, kontraste datu bat edo gehiago eskatzen dira: nortasun agiria, identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ), espediente zenbakia, erreferentzia zenbakia eta abar.

  • Zerga kontsultak

Zerga kontsultei buruzko informazioa: zergak, aitorpenak aurkezteko epeak, zigorrak, laguntza programak jaisteko laguntza eta abar.

  • Komunikazioak eta jakinarazpenak

Zergadun bati bidalitako komunikazio eta jakinarazpenei buruzko informazioa. Jakinarazpen elektronikoak ere sartzen dira hor.

Ogasunak bidali ondoren Postetxeak itzulitako komunikazio eta jakinarazpenei buruzko kontsulta. 

Kexa edo iradokizunari buruzko egoeraren kontsulta.

Zerga ziurtagirien kontsulta eta bidalketa.

  • Sinadura elektronikoa

Autentifikazio sistemei buruzko kontsultak, Gipuzkoataria zerbitzutik tramite elektronikoak egiteko.

Gerorapen eta zatikapenei buruzko informazioa (egoera, erabakitze data, eskatutako zenbatekoa…). Kontraste daturen bat eskatzen da.

Ordezkaritza bati edo behar bezala inskribatutako ordezkaritza bati buruzko informazioa. Eskatutako informazioaren arabera, kontraste daturen bat eskatu daiteke.

Errentako, BEZeko edo sozietateetako aitorpenei dagokienez egiteko dauden itzulketen egoerari buruzko informazioa. Egungo egoerari, egindako tramiteei eta egiteko dauden tramiteei buruz informatuko da. Horretarako, nortasun agiria, zenbatekoa, zerga eta ekitaldia adierazi beharko da.

Zerga izaerako zorren helbideratzeko ordainagiriari buruzko informazio xehatua.

Europar Batasuneko estatu bateko enpresari edo profesional baten balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako identifikazio fiskaleko zenbakiaren egiaztapena (IFZ-BEZ), batasun barruko eragiketei dagokienez.

Zerga informazioaren posta bidezko bidalketa, pertsonaren helbidera.

Ibilgailu eta urontzi erabilien batez besteko prezioen informazioa, eta haien antzinatasunaren araberako balio galerari buruzko informazioa.


 

Zerbitzu hauek ematen dira behin deitzailea pasahitz operatiboaz, IZENPEren ziurtagiri elektroniko kualifikatuaz edo IZENPEren B@KQ sinadura elektroniko aurreratuaren bidez identifikatu ondoren.

Informazioa interesdunak nahiz behar bezala erregistratutako bere ordezkariak eskatu ahal izango du.

Aurreko zerbitzuez gain, beste hauek ere emango dira:

Paperean nahiz internetez aurkeztutako aitorpenei buruzko informazioa

JEZaren egoerari buruzko informazioa (egindako jarduera edo jarduerak, altaren data, jardueraren helbidea…).

Enpresari eta profesionalen erroldari buruzko informazioa (altaren data, zerga egoera…).

Gerorapen eta zatikapen espedienteen kontsulta.

Aurkeztutako aitorpenei dagokienez egiteko dauden itzulketen egoerari buruzko informazioa.

Gipuzkoako Foru Ogasunari ordaintzeko dauden zorrei buruzko informazioa, ordainketa gutunak bidaltzeko aukera emanda.

Zergadun baten datu pertsonalei eta harreman datuei buruzko informazioa.

Zergadun baten finka hiritarren zerrendari buruzko informazioa.

Zergadun baten finka landatarren zerrendari buruzko informazioa.

 


 

Autolikidazio proposamenen onarpena. Honako hauek aldatzeko aukera ematen da: helbideratze kontu korrontea, hizkuntza, esleipen kuota, ordainketa zatikatua eta beste kontzeptu batzuk.

Aitorpen mekanizatua aurkezteko aurretiazko hitzordua hartu, eta hitzordu hori aldatu eta bertan behera utzi.

  • Errentako zerga kontsultak

Errentako mota guztietako kontsulten aurkezpena.