HITZegiten 2020-2023

 

2020an Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak topagune bat jarri zuen martxan, erakundeak berak lurraldeko udalekin haur, nerabe eta gazteen arloko gaiak lantzeko osatuta duen Gaztematika sarean. Espazio berri honen helburua da kolektibo horien beharrekin zerikusia duten gaiei buruz eztabaidatu eta sentsibilizatzea.

HITZegiten gune irekia da, bertara gonbidatuta dago haur, nerabe eta gazteen beharrekin lotutako gaietan interesa duen pertsona oro. Horregatik, saio bakoitza bi zatitan banatzen da: bata, adin-tarte horien sustapen-arloko arduradun politiko eta teknikoentzat da, eta bestea, gaiari buruz hausnartu nahi duen edonorentzat.

2022-2023 ikasturtea

Solasaldia Data Egoera
Zmz? Haur eta nerabeen ahotsa. Nola ebaluatzen duten Gipuzkoako haur eta nerabeek beren ongizatea 2023ko maiatzak 30

 ​ EGINDA

 

 

 

2021-2022 ikasturtea

Solasaldia Data Egoera
2030 Garapen Jasangarriko Helburuak haurrekin lotutako politiken akuilu 2021eko azaroak 17 EGINDA
Nerabeak eta osasun mentala 2022ko apirilak 6 EGINDA

 

 

 

2020-2021 ikasturtea

Solasaldia Data Egoera
Haurren eskubideak 2020ko azaroak 19 EGINDA 
Nerabeak, komunitateko kide 2021eko martxoak 23 EGINDA