Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailea aurkeztu dute Eusko Jaurlaritza eta Euskalit-ek

Nola integratu daiteke hizkuntzen kudeaketa gure estrategian, pertsonen kudeaketan eta gizartearekin dugun konpromisoan? Nola aldatu ohiturak, nola areagotu hizkuntzen erabilera gure langile, bezero eta hornitzaileen artean? Bilatzaile honetan 30 erakunderen 40 praktika baino gehiago jaso ditugu, zure erakundearen hizkuntzen kudeaketa hobetzeko baliagarriak izango direlakoan. Hau hasiera besterik ez da. Jarraituko dugu bilatzailea elikatzen eta egokitzen, erakundeei hizkuntzen kudeaketa modu eraginkor, integratuan eta iraunkorrean egiten laguntzeko.

Arakatu bilatzailea: https://www.euskalit.net/hizkuntzenkudeaketabilatzailea/