Gipuzkoako eskola irekia

Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko zuzendaritzak Gipuzkoako Eskola Irekia abian jarri du:

  • Eragile desberdinen aukerak areagotu eta gaitasunak hobetzeko baliabideak eskaini nahi dituelako, azken batean, horiek gobernantza publikoan hartzen diren erabakietan duten eragin ahalmena handitu eta politika publikoak hobetzeko helburuarekin.
  • Demokraziaren kalitatea eta gizarte-kohesioa hobetzeko bitarteko izan daitekeelako.

Eskolak zer egingo du?

  • Kontzeptualizatu: herritarren partaidetza eta garapen komunitarioa ulertzeko modua eta eman nahi zaion zentzua jaso.
  • Elkarrizketa publikoa ahalbidetu: Herritarren elkarrizketa publikoa sustatzea, demokraziaren dimentsio deliberatiboan sakonduz.
  • Trebakuntza eskaini: parte hartzeko gaitasunak garatu eta ezagutzan sakontzeko trebakuntza eskaini.
  • Esperimentatu:  Egiten ikasteko espazioa. Elkarlaneko trebetasunak, negoziazioa eta eztabaidarako zein akordiorako beharrezkoak diren jarrerak ikasteko metodoak  esperimentatzea.
  • Sistematizatu: esperientzien, datuen eta ezagutzaren banku bat izango da, inspiratzaileak edota erreplikagarriak diren  praktika eta prozesuak sistematizatuko ditu.
  • Saretu: eragile ezberdinen arteko aliantzak sortzen saiatuko da, ezberdinen  arteko konplizitatea ehuntzeko ahalegina eginez eta esperientzia zein  eredu  aniztasuna aintzat hartuz.

Zeren bidez: Jardunaldiak, ikastaroak, udako ikastaroak, saio parte-hartzaileak, topaketak, proiektu partekatu eta parte hartzaileak, elkarrizketa publikoak, laborategiak, ikerketak, online-baliabideak, gidak eta abar.