2022ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina – Errentaren eta ondarearen gaineko zerga informazioa

Gaurtik aurrera 2022ko ekitaldiko zerga informazioa eskuratu daiteke. Internet bidezko zerbitzu eta tramiteen atarian sartuta, Gipuzkoatarian. Bertan jakin daiteke zein informazio duen Foru Ogasunak zergadun bakoitzari buruz (errentak, atxikipenak, gastuak, etab.). Gainera, postaz bidaltzeko eskatu daiteke, telefonoz zein internet bidez.

2022 errenta-kanpainaren logotipoa

Egun gutxi barru, errenta eta ondareko laguntza programak argitaratzen direnean, informazio hori programa horietara inportatu ahal izango da. Horrekin, modu zehatz eta errazagoan kalkulatu ahal izango da autolikidazioaren emaitza eta, nahiz izanez gero, baita aitorpena internet bidez aurkeztu ere.

Nola lortzen da zerga informazioa?
 

•    BAK, B@kQ edo ziurtagiria erabiliz, Gipuzkoatarian sartuta. Berehala eskuratzen da. 
•    Gure bulegoetara etorriz, hitzorduarekin. Ez da inoiz ere emango beste pertsona batzuei dagokiena, horien baimen idatzia aurkeztu arren, non eta behar bezala erregistratutako ordezkariak ez badira.
•    Internet bidez eskatu daiteke, BAK identifikaziorik, B@kQ identifikaziorik edo ziurtagirik gabe, edo, bestela, telefonoz eskatu daiteke, posta arruntez jasotzeko.
 

Informazio gehiago

 

Kanpainaren webgunea: 
•    2022ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina