Fiskalitatean ideia berritzaileak 2022. Gipuzkoako herritarrei irekia

Ideia bat. Aldaketa bat. Hobekuntza bat. Egunero dituzu ideiak. Ideia horietako batek fiskalitatea berritu dezake. Parte hartu!

Ogasun eta Finantza Departamentuak abian jarri du fiskalitatean ideia berritzaileak proposatzeko 2022ko edizioa, Gipuzkoako herritarrei irekia.

Lehiaketa honen helburua da ideia berritzaile horien bidez zerga-obligazioak borondatez betetzeko laguntza zerbitzu berriak ematea eta iruzur fiskalaren aurkako borroka erraztuko duten ideia eta/edo tresna berriak garatzea.

Aldi berean, Foru erakundeak erakarri nahi ditu Foru Ogasuna ezagutzen duten eta gai hori haien proiektu profesionaletarako aukera baliagarritzat hartuko duten pertsona berritzaileak, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko asmoz.

Informazio gehiago