Gipuzkoako Foru Ogasunak aktibatu egin du familia zaurgarriei 200 euroz laguntzeko eskaera

Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren eskura jarri du ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuak, gizarte eta ekonomia arloko zaurgarritasun egoerei aurre egiteko neurriak onartzen dituenak, ezarritako 200 euroko zuzeneko laguntza eskatzeko izapidea.

Laguntza hori ostiral honetatik aurrera, uztailak 22, eskatu daiteke,  ZergaBidea plataforman eskura jarritako formulario baten bidez. Eskaera aurkezteko beharrezkoa da BAK, BakQ edo ziurtagiri elektronikoa edukitzea.

Laguntza hori jasotzeko, onuradunek helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute, eta 11/2022 Errege Lege Dekretuan ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Elkarbizitza unitatearen 2021eko errentak 14.000 eurotik beherakoa izan behar du, eta haren ondareak 43.196,4 eurotik beherakoa, ohiko etxebizitza alde batera utzita. 

Laguntza horretatik kanpo gelditzen dira bizitzeko gutxieneko sarrera, Gizarte Segurantzako erregimen orokorreko eta berezietako pentsioak edo estatuko klase pasiboetakoak jasotzen dituztenak; baita aurrekoen antzeko prestazioak jasotzen dituztenak ere.

Informazio gehiago: