130 eredua eta 005 eredua

Argitara eman da 552/2022 Foru Agindua martxoaren 15eko 121/2018 Foru Agindua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ordainketa zatikatuak egiteko prozedurak ezarri, eta ordainketa zatikatua autolikidatzeko 130 eredua eta ordainketa hori helbideratzeko 005 eredua onartzen dituena aldatzen duena.

552/2022 Foru Agindu honen helburua 005 eredua aurkezteko moduak eredu hori ZergaBidea plataforman sartzearen ondoriozko egoera berrira egokitzea da.

Berrikuntza horrekin batera, papera ezabatu egin da 005 eredua aurkezteko modu gisa, eta, beraz, eredua bitarteko elektronikoen bidez bakarrik aurkeztu beharko da, Zergabidea plataformaren bidez. 

Aldi berean, 130 eredua aurkezteko moduei buruzko testua 005 ereduarekin lotutako aurkezpen modura egokituko da, betiere Zergabidea plataformari buruzko egungo terminologiara egokituta.

Informazio gehiago: