Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia

Argitara eman da 1/2023 Foru Dekretu Arauemailea, maiatzaren 9koa, plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga bereziari buruzkoa.

.

Berriki onetsi den apirilaren 3ko 9/2023 Legeak, zeinaren bidez aldaketak sartu baitira Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legean, besteak beste, plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia hitzartu du berritasun gisa, eta 33 bis artikulu berrian dio zerga hori tributu itundu bat dela eta hura arautzeko Estatuak une bakoitzean ezarrita dituen arau substantibo eta formal berak aplikatuko direla. Lurralde Historikoetako erakunde eskudunek, hala ere, aitorpen eta ordainketa ereduak onesteko eta likidazio aldi bakoitzeko ordainketa epeak ezartzeko ahalmena izango dute. Baina eredu horietako datuak, gutxienez, lurralde erkidean erabiltzen diren berberak izan behar dira; eta epe horiek, berriz, ezingo dira izan Estatuko Administrazioak ezarritakoez oso bestelakoak.

Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien hondakinen sorrera prebenitzea da haren xedea, eta zeharkako tributu gisa artikulatzen da, plastikoa duten baina berrerabili ezin diren ontzien erabileraren gainean aplikatzen dena.

Ekonomia Itunaren 33 bis artikuluan ezarritako gaikuntzaz baliatuta, apirilaren 5eko 152/2023 Foru Agindua eman zen, zeinaren bidez onesten baita 592 eredua –«Plastikozko on tzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa»– izenekoa, eredu hori aurkezteko modua eta prozedura zehazten baitira, baita plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga bereziaren itzulketa eskatzeko modua eta prozedura ere, eta lurralde erregistroan inskribatzea, kontabilitatea eramatea eta 
izakinen erregistro liburua aurkeztea arautzen baita.

Zergaren erregulazioa osatze aldera, foru dekretu arauemaile honen bitartez Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga ordenamendura ekartzen da plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga bereziaren erregulazioa, eta, horretarako, dekretuak ezartzen ditu Ekonomia Itunean zergaren ordainarazpenaren ondorioetarako finkatutako lotura puntuak.

Informazio gehiago:

  • 1/2023 Foru Dekretu Arauemailea, maiatzaren 9koa, plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga bereziari buruzkoa.
  • 592 eredua. Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga.
  • 152/2023 Foru Agindua. Leiho berrian irekiko da., apirilaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baita 592 eredua –«Plastikozko ontziez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa»– izenekoa, eredu hori aurkezteko modua eta prozedura zehazten baitira, baita plastikozko ontzi ezberrerabilgarrien gaineko zerga bereziaren itzulketa eskatzeko modua eta prozedura ere, eta lurralde erregistroan inskribatzea, kontabilitatea eramatea eta izakinen erregistro liburua aurkeztea arautzen baita.