TicketBAI: FakturaBAI - Fakturen kontsulta – Balidazioen eguneraketa

Dagoeneko eskuragarri daude FakturaBAI, Fakturen Kontsultaren bertsio berriak. Gainera, balidazio eta errore zerrendak eguneratu dira.

TicketBAI

Gaur jarri dira martxan FakturaBAI eta Fakturen Kontsultaren bertsio berriak:

  • FakturaBAI:
    • Bidaia-agentzietarako, ondasun erabili, artelan, antzinateko eta bildumagaien erregimenetarako fakturak jaulkitzeko aukera (BEZaren erregimenak, 03, 05 eta 09 kodeekin)
    • Faktura sinplifikatu baten truke ordezko faktura osoa jaulkitzeko aukera
    • Kreditu kobraezinagatik edo konkurtsoagatik faktura zuzentzaileak igortzeko hobekuntza
    • Fakturei testu edo iruzkin-lerroak gehitzeko aukera.
  • Fakturen Kontsulta:
    • TicketBAIn erregistratutako fakturen laburpena eta kontsulta hobetzen duten funtzionalitate berriak gehitzen dira
    • Faktura baten historia kontsultatzeko aukera
    • “Konputa” kontzeptu berria: zerga mailan zenbatuko diren akatsik gabe jasotako fakturei lotua
    • Fakturak bilatzeko iragazki berriak: faktura mota, jatorrizko zerbitzua, egoera
    • Bidalitako fakturen informazioa Excelen deskargatzeko aukera: zerga-informazioa, balizko akatsen zerrenda...

Gainera, TicketBAI fitxategien eta Zuzendu fitxategien balioztapenak eta errore zerrendak eguneratu dira.

 

Informazio gehiago: