TicketBAI, software garatzaileentzako informazio-saioa

Software garatzaileei ZUZENDU zerbitzua informazio-saio batean aurkezteaz gain, beste zenbait gai ere jorratuko dira

Estrategia Teknologikoko Zuzendariordetza Nagusitik informazio-saio batera gonbidatu nahi zaituztegu, foru-aldundiek ezarritako zerga-betebehar berriak betetzeko software bermatzaileak garatzen ari diren pertsona edo erakunde guztientzat.

Informazio-saio horretan honako gai hauek landuko dira:

  1. Rest ZUZENDU zerbitzu berria, zuzendu eta aldatzeko.
  2. Baliozkotze sinkronoen eta asinkronoen zerrenda.
  3. Kateatzearen gakoak.
  4. Akatsak eta abisuak saihesteko gomendioak.
  5. TicketBAI gakoak.
  6. Ziurtagiri elektronikoak.

Gure ustez, jorratuko diren gaiak interes handikoak dira bakoitzaren softwareak behar bezala garatzeko.

Parte hartu ahal izateko, mezu elektroniko bat bidali behar da ticketbaikontsultak@gipuzkoa.eus helbide elektronikora, eta gaian "Garatzaileei zuzendutako informazio-saioa" idatzi.

Mezuaren gorputzean parte hartzaileen izen-abizenak eta harremanetarako e-maila ere jarri iezazkiguzue.

Informazio-saioa uztailaren 29an, osteguna, 13:00etatik 14:30era Teamsen bidez egingo da. Inskripzioa bi egun lehenago itxiko da, eta hurrengo egunean esteka bidaliko da parte hartu ahal izateko.

Informazio gehiago: