TicketBAI softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak eta TicketBAI softwarearen erregistroan alta emateko aitorpena

521/2020 Foru Agindua, abenduaren 23koa, argitaratu da, TicketBAI softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak eta TicketBAI Softwarearen Erregistroan alta emateko aitorpena arautzen dituena,.

TicketBAI softwarearen erregistroan inskribatzeko alta-adierazpenaren ereduaren modua eta edukia ezartzeaz gain, eranskinetan puntu hauek zehazten dira:

  • I Eranskina: TicketBAI eragiketen alta fitxategiaren egitura eta baliozkotzeak
  • II Eranskina: TicketBAI eragiketak baliogabetzeko fitxategiaren egitura eta baliozkotzeak
  • III. Eranskina: TicketBAI fitxategien sinadura elektronikoa egiteko zehaztapenak
  • IV. Eranskina: TicketBAI fitxategien zehaztapen tekniko eta funtzionalak eta fitxategiak bidaltzeko beharkizunak
  • V. Eranskina: TicketBAI softwareak sortutako fakturen edo egiaztagirien TicketBAI kodearen eta QR kodearen zehaztapenak

Informazio gehiago:

Loturak: