Zer aitortzen da?

  • BEZ zerga ordaintzetik salbuetsitako batasun barruko emateak, beste estatu kide bati egindako ondasun transferentziak ere sartuta.
  • Zergari lotutako batasun barruko eskurapenak, beste estatu kide batetik jasotako ondasun transferentziak ere sartuta.
  • Eragiketa triangeluarrak. Eragiketa triangeluarren ondorioz salbuetsitako batasun barruko eskurapenen gerorako emateak batasuneko beste estatu kideetan.
  • Aitortzaileak egindako batasun barruko zerbitzuak.
  • Zergari lotuta dauden jasotako batasun barruko zerbitzuak.
  • Aurreko eragiketen zuzenketak, batasun barruko emateen edo eskurapenen itzulketak direla eta edota jasotako edo prestatutako zerbitzuetan abonuak direla eta, baldin eta aurrez eredu horretan aitortu badira.

Aitorpen horretatik kanpo daude honako eragiketak:

  • Behin-behineko subjektu pasiboek egindako garraiobide berrien emateak.
  • Beste estatu kide batean IFZ/BEZ ez duten hartzaileei egindako ondasun emateak.
  • Zergari lotuta egon arren eragiketa triangeluarraren ondorioz salbuetsita dauden eskurapenak.