Zer aitortzen da?

524 eredua honako itzulketa hauek eskatzeko aurkeztuko da:

  1. Elikagaiak eta edari analkoholdunak (gradu alkoholiko bolumetriko bereganatua %1,2 bolumenetik gorakoa ez duten edariak) egiteko aromatizagarriak prestatzeko erabili diren alkohol eta edari alkoholdunengatik ordaindutako kuoten itzulketa.
  2. Alkohola edo edari alkoholdunak zuzenean nahiz produktu erdilanduen osagarri gisa erabili badira elikagai beteak edo bestelakoak egiteko, horiek erabiltzeagatik ordaindu diren kuoten itzulketa, baldin eta, kasu bakoitzean, 100 kilogramo produktu bakoitzeko, alkohol purua 8,5 litrotik gorakoa ez bada bonboien kasuan, eta 100 kilogramo produktu bakoitzeko 5 litro alkohol puruko muga gainditzen ez bada bestelako produktuetan.
  3. Alkohola erabili bada alkohol desnaturalizatua erabiltzea ezinezkoa egiten duten fabrikazio prozesuetan, hura erabiltzeagatik ordaindu diren kuoten itzulketa, baldin eta prozesutik ateratzen den produktuari alkohola gehitzen ez bazaio.