Nork aurkeztu behar du?

Ondokoak izango dira Zerga Berezien zergadunak:

  1. Gordailuzain baimenduak, sortzapena fabrika edo gordailu fiskal batetik irtetean nahiz autokontsumoa dela-eta sortzen denean.
  2. Aduanako zor bat ordaintzera behartuta dauden pertsonak, sortzapena inportazio bat dela-eta edo aduanetako araudiari jarraiki sartutako produktuak zona franko edo gordailu franko batetik irtetean sortzen denean.
  3. Operadore erregistratu eta ez erregistratuak eta jasotzaile baimenduak produktuak jasotzetik sortutako zergari dagokionez.
  4. Zerga ordezkariak, zergadunaren ordezkari gisa, urrutiko salmenten sisteman, eta operadore erregistratuen nahiz operadore erregistratu gabeen izenean dihardutenean.